Bruselarentzat, Kataluniako Zinema Legeak «diskriminatu» egiten du

Generalitateko Kultura sailburuak esan du Europako Batzordeak ez duela zalantzan jarri katalana babestea

Agentziak
Bartzelona
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak txosten bat argitaratu zuen atzo, eta horretan adierazi du Kataluniako Zinema Legea «diskriminatzailea» dela, espainiarrak ez diren filmen banaketa zailtzen duelako. Legearen arabera, Katalunian zabaldutako filmen %50 katalanera itzuli behar dira, edo bestela azpidatziekin eman; betebehar horretatik salbu dira gaztelaniaz egindako filmak. Kataluniako Gobernuko Kultura sailburu Ferran Mascarellentzat, «biziki interesagarria eta positiboa» da Europako Batzordearen txostena, «ez baitu zalantzan jarri katalana babestea». Bruselak eskatutakora egokituko direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.