Musika

Bucky Pizzarelli jazz gitarrista hil da

Besteak beste, Paul McCartney, Antonio Carlos Jobim, Frank Sinatra eta Ray Charlesekin egin zuen lan

Bucky Pizzarelli, artxiboko argazki batean. BERRIA
Berria
2020ko apirilaren 3a
12:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Koronabirusa diagnostikatu eta egun gutxi batzuetara hil da Bucky Pizzarelli jazz gitarrista estatubatuarra. 94 urte zituen, eta bizitza osoa eman zuen musikari lotuta, orain dela bi urte erretiratu zen arte.

«Ez zen bere helburua taldea gidatuko zuen kidea izatea. Pozik aritzen zen talde baten barruan, barne antolaketan laguntzen». John Pizzarelli semearen —Bucky bezala musikaria— hitzek ondo laburbiltzen dute gitarristaren izaera. Hainbat disko grabatu zituen bakarka edo semearekin berarekin lankidetzan, baina beste musikari batzuen lanetan egindako lanagatik egin zen ezagun neurri handi batean. Hala, Ray Charlesen Georgia on my Mind, Janis Ianen At Seventeen eta Bryan Hylanden Itsy Bitsy Teeny Weeny Yellow Polka Dot Bikini-ren grabazioetan parte hartu zuen, eta Benny Goodmanen taldeko kidea izan zen urte luzez.

Frank Sinatrarekin zuzenean aritu zen 1968ko biran, eta Les Paul, Miles Davis, Tony Bennettek eta Nat King Colek ere oholtza lagun izan zuten.

[youtube]https://youtu.be/36UBSUodBeg[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.