HILBERRIA. Bitoriano Loiola, 'Ospas'

Bukaerara arte trikitilari

BERRIA.
gorka erostarbe leunda
2016ko abenduaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mutrikuko Abeletxe baserrian (Gipuzkoa) jaio zen, 1926an, Bitoriano Loiola Iriondo Ospas trikitilaria; herenegun zendu zen, 90 urte zituela. Gaztea zela MendarokoOspas baserrira joan zen bizitzera, familia osoarekin batera. Zortzi anai-arreba ziren. Etxean taberna-ostatu moduko bat zuten gurasoek, eta erromeriak egiten zituzten han. Handik sortu zitzaion, seguruenik, trikitiarekiko zaletasuna; izan ere, bere kontura soinu txikia jotzen ikasi, eta urte askoan han-hemenka soinua jotzen ibili zen; ez zuen, gainera, zaletasunik galdu adinean aurrera joanagatik.

Bi aldiz irabazi zuen 60 urtetik gorakoen trikiti txapelketa, Zarautzen (Gipuzkoa), esaterako, Luzio Ubera zuela lagun panderoa jotzen. Ia azken unera arte trikiti soinua altzoan eraman duen trikitilaria izan da. Iazko Azpeitiko San Jose trikiti jaialdian zuzenean aritu zen, Janire biloba pandero jotzaile hartuta. Xabi Solanok gidaturiko Esne zopak diskoa osatzeko (2009), besteak beste, Ospasen testigantza jaso zuten. Honela mintzo zen Ospas proiektu hartarako: «83 urte ditut, eta orain 30 urte baino gusturago eta hobekiago jotzen dut soinua. Hatzak ere anitzez hobekiago ditut orain, ez dudalako baserrian lanik egiten. Lehen beti nituen minbera, bai eskuak eta bai hatzak... Orain, aldiz, ongi arnasa harturik dira. Ia egunero jotzen dut nik soinua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.