Euskara

Bukatu dute Orotariko Euskal Hiztegia

Urte luzetako lanaren ondoren, =l Euskaltzaindiak ==http://www.euskaltzaindia.net =l gaur aurkeztu du Orotariko Euskal Hiztegiaren hamaseigarren liburukia, hau da, bilduma amaitzen duena. Guztira, 25.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegi deskripitboa da: garai, toki eta mota guztietako euskal hitz-ondarea biltzea du xede. Beraz, ez da arauemailea. Koldo Mitxelena zenak gidatuta abiatu zen egitasmoa, eta hura hil zenetik Ibon Sarasola euskaltzaina izan du zuzendari.

2005eko azaroaren 17a
19:25
Entzun
Gaur arratsaldean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, aurkeztu dute Orotariko Euskal Hiztegiaren bilduma osoa, gutiz bukatutako lana. Hamasei liburukik osatzen dute hiztegia, 25.987 sarrera ditu eta 14.028 orrialde. Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenik hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz edota frantsesez —askotan bietan—, baita aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandako guztia ere. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, eta urtea ere aipatzen du.

Aspaldi abiatu zen Orotariko Euskal Hiztegia egiteko asmoa, zehazki, 1955ean, Azkuek 50 urte lehenago argitaratutako hiztegia agortuta zegoela-eta Euskaltzaindiak premia hori sentitu zuenean. Egitasmoaren ernamuina ordukoa izan arren, beste urte asko behar izan ziren egiaz martxan jartzeko. Proiektuaren filosofiaren oinarriak 1981ean ezarri ziren, baina 1984an ekin zitzaion formalki hiztegia osatzeri. Koldo Mitxelena izendatu zuten egitasmoaren zuzendari, eta hain justu, 1987an, lehen liburukiaren hitzaurrea idazten ari zela hil zen. Ibon Sarasolak hartu zuen orduan Mitxelenaren lekukoa, baina hasiera-hasieratik Orotariko Euskal Hiztegiaren osaketan murgilduta zegoen.

Lehen liburuki hura plazaratu zenetik 18 urtera argitaratu dute 16. eta azkena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.