Zinema

Christopher Reeve hil da, 'Superman' gorpuztu zuen aktorea

Bihotzeko arazoen ondorioz hil zen atzo Christopher Reeve aktore estatubatuarra, 52 urte zituela. Zineman 'Superman'-en rola bete zuelako egin zen ezagun mundu guztian Reeve, 70eko hamarkadan. Duela 9 urte istripua izan zuen zaldian zebilela, eta harrezkero gurpildun aulkian ibiltzen zen, tetraplejiak jota.

2004ko urriaren 11
10:51
Entzun
Reeven familiaren bozeramaileak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko 17:30etan (atzo gaua Euskal Herrian) zendu zen aktorea, New Yorken, Northern Westchester erietxean. Hain zuzen ere, bihotzekoa izan zuen larunbatean, eta erietxe hartan ingresatu zuten, koman.

Duela 9 urte istripu handia izan zuen Reevek zaldian zebilela: erori eta bi lepaorno hautsi zituen, eta mugitzeko gaitasuna galdu zuen guztiz. Gurpildun aulkian ibiltzen zen, eta arnasa hartzeko ere laguntza mekanikoa behar izaten zuen.

Nolanahi ere, gaitzari aurre egin tetraplejiaren ikerkuntza indartzeko hainbat kanpaina bultzatu zituen. Aktore lanak ere egin zituen istripua izan eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.