Musika

Coldplay taldeak BBK Live dardarazi du

Musikazale gazte, heldu eta familia osoak elkartu dira Bilboko BBK Libe jaialdiaren lehen egunean.

2011ko uztailaren 8a
18:25
Entzun

BBK Live jaialdia hasi zen atzo, eta lehen egunean Kobetamendira joandako 37.500 ikusleak dardarazi zituen Coldplay taldeak. Chris Martin, Jonny Buckland, Guy Berryman eta Will Champion-ek osatutako laukotea zen atzoko talde izarra, eta ez zieten hutsik egin euren jarraitzaileei; horiek ere ez zuten hutsik egin.

Hurts like heaven abestiarekin hasi zen Coldplayren laukotea. Every teardrop is waterfall hurrengo bilduman izango diren bost abesti berri aurkeztu zituzten, tartean Major minus, US against the world eta Charlie Brown, baina orain arte arrakasta gehien izan duten abestiek jarri zuten giroa: Yellow, Shiver eta Everything's not lost.

Kontzertuko une hunkigarrienak pianoarekin izan ziren. Eszenatokian su artifizialek eman zioten hasiera eta amaiera kontzertuari, eta laser argiek, puztukiek eta konfetiek jai giroan murgildu zituzten ikusleak. Jendeak ozen abestu zituen In my place, Violet Hill, The Scientist eta Viva la vida abesti ezagunak.

Neon Trees talde estatubatuarrak eman zion hasiera jaialdiari, arratsaldean. Musikazale gazte, heldu eta familia osoak elkartu dira Bilboko BBK Live jaialdiaren lehen egunean, Kobetamendin. Seigarren aldi honetako egitarauan antolatzaileek bildu duten eskaintza zabalaren lekuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.