'Collapse into now', R.E.M.-en azken hogei urteotako «lanik onena»

Rock doinuak, melodia lasaiak eta pop erritmoak tartekatu dituzte hamabi abesti biltzen dituen lanean

Erredakzioa
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
R.E.M. talde estatubatuarrak Collapse into now diskoa kaleratuko du martxoaren 8an. Hamabi abesti berriek rocka, melodia lasaiak eta pop doinuak tartekatzen dituzte. Mike Mills baxu jotzailearen arabera, 1991n Out of time diskoa kaleratu zutenetik egin duten «diskorik onena» da. Ordukoa da, esaterako, Losing my religion abestia. Azken lan honetan Michael Stipe, Peter Buck eta Mills taldekideekin batera hainbat lagunek hartu dute parte grabaketan: Patti Smith abeslari eta poetak, Lenny Kaye gitarristak edota Joel Gibb eta Peaches abeslariek, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.