Musika. Arlo Parks

'Collapsed In Sunbeams'

Diskoetxea: Transgressive Records.

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arlo Parks (Anais Oluwatoyin Estelle Marinho du izena) sustrai nigeriarrak (aitaren aldetik) eta franko-txadarrak (amaren aldetik) dituen 20 urteko londrestarra da, zeina Jacques Brel eta Otis Reddingen soinu-bandaren inguruan hazi zen. Bere estreinako lanak hautsak harrotu ditu, munduko kritika espezializatua belaunikatu arte. Diskoan bildutako hamabi doinuak soul kutsuko ahots gaztearen inguruan harilkatzen dira. Hala, 1990eko hamarkadako indie-aren sonoritateak eta trip-hop kutsuko atmosfera pisutsuak uztartzen ditu emozioz betetako abesti sinple bezain sakonak haizatzeko. «Nire albuma nerabezaroari eta bertan agertu ziren pertsonei buruzko erretratu intimoek osatzen dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.