Cristina Belokik hartu du Kubo-Kutxa aretoaren zuzendaritza
Marivi Arkaia Kubo-Kutxako orain arteko zuzendariak lekukoa pasa zion atzoko prentsaurrekoan Cristina Belokiri. Arkaiak bere erabakiaren berri eman zuen: «Etapa pertsonal berri bat hartzea erabaki nuen iaz, aretoaren hamargarren urteurrenean. Espero dut nik jasotako babesa Cristinari ematen jarraitzea».Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak Arkaiaren lana azpimarratu nahi izan zuen. «Kudeaketa biribila egin du, eta era batera edo bestera gurekin jarraituko du; ziur nago ez duela guztiz baztertuko urte hauetan bere bizitza izan den hori».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu