EUSKAL HERRIA ZUZENEAN

Crystal Fighters, Willis Drummond, Fermin Muguruza, Nekka… aurkeztu dute 2016ko EHZ

Uztailaren 1, 2 eta 3an izanen da EHZren 21. edizioa Lekornen. Aurten ere Euskal Herriko eta nazioarteko talde andana ikusteko parada izanen da.

Iparraldeko Hitza
2016ko apirilaren 15a
11:08
Entzun

Hirugarren hamarkadari gogotsu ekin dio Euskal Herria Zuzenean Festibalak. Iaz hartu zuen bihurgune artistikoa “arrakastatsua” izan zela erran dute antolatzaileek eta “EHZ luzera begira pentsatzeko parada”. Burujabetza izanen da Festibalaren ardatza hurrengo urteetan, “burujabe, zapalkuntzarik gabeko Euskal Herri aske bat amesten dugulako. Burujabe, askapen soziala ardatz: sorkuntzarako, gogoetarako eta ekintza sozialerako gunea da EHZ”

Sorgin zelaian gurea asma lelopean hiru eguneko egitaraua prestatu dute aurten ere. Musika mailan, Willis Drumond talde lapurtarraren itzulera da deigarriena. EHZn emanen du lehen kontzertua, ondoren Euskal Herritik beste gutxi batzuk eskaintzeko. Baina ez da talde nagusi bakarra izanen. Crystal Fighters, Fermin Muguruza, Nekka, Belako… anitz dira aurten ere Garroko taula gainean agertuko diren taldeak.

Programazio osoa: http://www.ehz-festibala.eu/eu/

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.