'Cuidadores' filmaz jardungo dute Zineguneak topaketetan, gaur, Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskadiko Filmategiak antolatzen dituen Zineguneak topaketen hirugarren saioa egingo dute gaur, EITBko Multibox aretoan, Bilbon (19:30). Cuidadores filmaren zuzendari Oscar Tejedorrekin solasteko aukera izango dute topaketara hurbiltzen direnek.

Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenek jasandako efektu emozionalak erakusten ditu filmak. Zaintzaileak dira protagonista kasu honetan. Moztu Filmak-ek ekoiztu eta Tejedorrek zuzendutako filma da. Joan den urteko urrian hirugarren saria lortu zuen Seminci Valladolideko (Espainia) Nazioarteko Zinemaldiaren Tiempo de Historia sailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.