KulTURA

Cy Twonly "jeinuaren" lanak Guggenheimen

Ia ehun margo, eskultura eta marrazki daude ikusgai gaurtik, eta otsailaren 15ean itxiko dute erakusketa.

2008ko urriaren 27a
17:41
Entzun
Cy Twonly (Ameriketako Estatu Batuak) margolariaren lanak ikusteko aukera dago gaurtik Bilboko Guggenheim Museoan, eta erakusketa zabalik izango da otsailarten 15era arte.

Margoak, eskulturak eta marrazkiak daude ikusgai, ia ehun lan, 1951tik egindakoak. 80 urte dauzka Twonlyk eta "jeinutzat" jo dute gaurko aurkezpenean erakusketako arduradunek. Lehengo larunbatean, bertan izan zen hura, baina ez zuten horren berri eman Museokoek, propio.

XX. mendeko bigarren zatiko eta XXI.eneko artistarik eraginkorrenetakoa dela diote adituek. 50eko hamarkadatik Italian bizi da -Erroman, gaur egun-, eta haren lanek, beraz, badute mediterraneoko jitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.