Danele Sarriugarte Mochales

2015eko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
(Elgoibar, Gipuzkoa, 1989)

Igartza bekarekin argitaratu zuen iaz Erraiak nobela. Lan horrek irakurle eta kritikari askoren arreta jaso du. Lehendik ere ezaguna zen literaturazaleentzat, hala ere, Garazi Arrularekin 2012an sortu zuen Elearazi blogarengatik. Itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza izan ditu ardatz gune horrek hiru urteko ibilbidean. Duela lau hilabete eskas itxi zuten. Idazten ari ote den galdetuta, «ez gehiegi» erantzun du. «Betekada pixka bat eduki dut, oso lotuta egon naizelako».

Itzultzailea da ogibidez. Bolada batez bere kontura aritu ostean, Labayrurekin ari da egun. «Itzulpen lanaz aparte oso alde publikoa eduki dut kolaborazioekin-eta [egunkari honetan bertan argitaratu ohi du iritzia ostiralero], eta horrek dezente erretzen ninduen. Ezin nuen libre idatzi. Oso presente neukan idazte lanengatik neukala espazio publiko hori». Orain, duela urtebete baino gertuago ikusten du atzera idazten hastea.

Jule Goikoetxearekin eta Kattalin Minerrekin prestatu duen Erractus proiektuak lagundu dio bide horretan. Oholtzak sortzen dion urduritasuna modu eraikitzailean bizitzen ikasi duelako. «Errezitala oso finkatuta dago, eta horrek galdera berriak sortzen dizkit, eta asko elikatzen du nire hausnarketa esparrua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.