Daniel Castillejo izendatu dute Gasteizko Artium Museoko zuzendari, gaur Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi eta Artiumeko Patronatuko presidenteak esan duenez. Javier Gonzalez de Duranaren partez ariko da.
Castillejo (1957) museoko biltegi iraunkorreko arduraduna izan da 2001etik. 1985ean Arabako Arte Ederren Museoan hasi zen lanean, eta 1989tik 2001era artean Amarica Sala zuzendu izan zuen. Artiumeko lan berrian hasteko gogoa daukala adierazi du gaur.
Gonzalez de Duranak berak utzi zuen kargua orain dela hilabete batzuk, eta orain Tenerifen (Espainia) da lanean, Arteen Espazioko zuzendari legez.
Kultura
Daniel Castillejo, Gasteizko Artium Museoko zuzendari
Javier Gonzalez de Duranaren partez ariko da. Honek berak utzi zuen kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu