Musika. BULEGO

Dantzarako popa eta energia positiboa

Non: Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Bizkaian. Noiz: Gaur, 19:00etan.

2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Tomas Lizarazuk (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrietak (bateria), Jontxu Apek (baxua), Ruben Lizarraldek (gitarra) eta Itziar Beitiak (teklatua) osatzen dute Bulego. Iazko urtarrilean hasi zen taldea lehen urratsak egiten, eta diziplina askotako proiektu bezala definitzen dute euren burua.

Pop dantzagarria eta energiapositiboz betetako musika egiten dutela diote. «Soinu paisaia garaikideak, base erritmiko landuak eta harmonia alaiak definitzen dute gure soinua». Hitzen alderdia, berriz, eguneroko elementu txikiei, harreman eta sentimenduei arreta jarrita lantzen dutela diote.

Aurtengo maiatzean kaleratu dute iraupen laburreko lehen lana, taldearen izen bera daramana. Sei kantu dakartza eta Eñaut Gaztainagarekin aritu dira ekoizpen eta grabaketa lanetan.

Musika Bulegoak abiatutako Beste bat! zirkuituaren barruan helduko dira gaur Durangora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.