Dantzaz konpainia Bordelen ariko da urtarrilaren 21ean
DANTZA. Dantzaz konpainiak Bordelen estreinatuko du hilaren 21ean Le Spectre de la Rose lana. Christine Hassid da koreografoa, eta hala definitu du bere sormen irizpidea: «Interesgarria iruditu zitzaidan frantziar, belgiar, espainiar eta ingeles artistak uztartzea, hainbat berrinterpretazio egiteko». Dantzaz-eko dantzariekin batera, Aurelien Houette eta Mohamed Toukabri ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu