Musika. PERPENDICULAR

Deep Purpleren ondarea, Ian Paiceren eskutik

Non: Iruñeko Totem aretoan. Noiz: Larunbatean, 23:00etan.

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Deep Purple taldeko bateria jotzailea izan da bizitza guztian Ian Paice —bera da taldearen hamaika formazioetan mantendu den kide bakarra—. 1968an sortu zenetik gaur egun arte aritu da Deep Purplen, eta taldearen ondarea zabaltzen jarraitzen du bere proiektu paraleloetan ere. Hori baita Perpendicular, Smoke on The Water, Highway Star eta rock gogorraren beste hamaika ereserki ahalik eta fidelenen berrikusten dituen taldea.

Perpendicular Robby Thomas Walsh kantari irlandarrak sortu zuen 2007an, hard-rockak erakarrita. Eta gerora hasi zen harekin lanean Ian Paice.

Deep Purplen ibilitako musikarien babesa du, nolanahi ere, Perpendicularrek, eta Ritchie Blackmorek, Roger Gloverrek nahiz Joe Lynn Turnerrek hitz politak izan dituzte proiektuarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.