TY SEGALL

Dela garagea, dela psikodelia, baina aldapa behera

2014ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Non: Intxaurrondoko kultur etxean (Donostia).

Noiz: Bihar (19:30).

Aho zabalik utzi zituen Ty Segallek 2012ko azaroaren 22an Donostiako Gazteszenara bildu zirenak. Urteko kontzertua izan zen ikusle dezenteren ustez; aldapa behera eta frenorik gabe jotakoa, soinu eztanda bat sortu zuena. Mikal Cronin (baxua) Charlie Moothart (gitarra) eta Emily Rose Epstein (bateria) izan zituen orduan alboan kaliforniar gazteak, eta bihar ere haiekin arituko da.

Garage eta psikodelia estiloetan kokatzen dute Segall adituek, baina muga horietatik haratago jotzen du bere irreberentzia sortzaileari eta doinuak testuingurutik ateratzeko daukan joerari esker. Geroz eta gitarreroagoak, zaratatsuagoak dira haren lanak, eta halakoxea da Manipulator (2014), bakarkako bere ibilbide oparoko azken diskoa —2008an musikalki munduratu zenetik, ia ezinezkoa da zenbat kolaborazio osatu dituen zenbatzea—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.