Arrasasteko (Gipuzkoa) Des-Kontrol musika taldeko kideek erasoa jasan zuten ostiral gaueann Barakaldon (Bizkaia), kontzertu bat ematera zihoazela. Taldearen inguruko iturriek agertu dutenez,gaueko hamaikak inguruan gertatu zen erasoa: taldeko kideak oholtza gainera igotzera zihoazela skin estetetikaz jantzitako jende talde handi samar bat hurbildu zitzaien eta jipoitu egin zituzten. Erasoaren ondorioz taldeko kideetako bat San Eloy erietxean ingresatu behar izan zuten buruan zauria zuelako. Beste batek besoa apurtuta du eta buruan zauria du beste hirugarren batek ere.
Des-kontrol taldea salaketa eta erasoenjomuga izan dalehendik ere. RASH (skinhead gorri eta anarkistak) mugimenduak "nazia" izatea egotzi izan dio, eta hori izan da arazo horien guztien iturburua. Des-kontrolek ukatu egin du behin eta berriz nazismoarekin edo faxismoarekin zerikusirik duela. Hain zuzen ere, beren aurkako salaketa horiei aurre egiteko Hipokrisia eta faxismoaren aurka diskoa plazaratu zuten 2008an Fermin Muguruzak aholkatuta. Xabier Silveira bertsolariak, Garik, Iñigitok (Etsaiak), Dieguillo (Quemando Ruedas eta Cicatriz), Jul Bolinaga (RIP) eta Nikok (MCD) parte hartu zuten, besteak beste, diskoan.
Musika
Des-kontrol taldeko kideei eraso egin diete Barakaldon
Kideetako bat erietxera eraman behar izan zuten buruan zauria zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu