Literatura. Pasarte hautatua. Henry David Thoreau

'Desobedientzia zibila'

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Bat nator, bihotz bihotzez, honako leloarekin: «Gobernurik hoberena gutxien gobernatzen duena da»; eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea. Gauzatzen bada, beste honen baliokidea bihurtzen da azken batean, hau ere nire iritziarekin bat: «Gobernurik hoberena, batere gobernatzen ez duena da»; eta gizonak horretarako prest direnean, hori izango dute gobernutzat. Kasurik hoberenean gobernua aurrerabide bat besterik ez da; baina gobernu gehienak normalean, eta gobernu guztiak batzuetan, atzerabide izan ohi dira. Armada iraunkor baten kontrako arrazoiak, asko, funtsezko eta konbentzigarriak izanik, berdin erabil daitezke, azken batean, gobernu egonkor baten kontra ere.

SAIAKERA

Itzulpena: Edu Lartzanguren.

Argitalpena: Potxo Edizioak, 2010. Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.

Jatorrizko izenburua:

Civil Disobedience.

Azalpena: Duela 150 urte hil zen David Henry Thoreau, 1862ko maiatzaren 6an. 1849an argitaratu zuen Civil Desobedience. Paperezko liburuan ez ezik, sarean ere irakurgai dago euskarazko itzulpena, sites.google.com/site/desobedientziazibila helbidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.