Deus Ez

'Deus ez'

Argitalpena: Autoekoizpena.

2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Deus Ez talde eibartarrak rock doinuz betetako lehen lana argitaratu du udazken honetan bertan. Hirukotea egurra emateko asmotan dator, inor gehiagoren beharrik ez dutela erakutsiz, gero eta ohikoagoa zaigun gitarra, baxu eta bateria banaren formatuan. Rock alternatiboa dute ardatz, lehenagoko proiektuetan jorratutako progresioak alde batera utzita. Publiko zabalera heltzeko moduko abestiak aurki ditzakegu taldearen izen bereko disko honetan, riff eta errepika itsaskorrekin, egurra sartuz baina zarata gehiegirik egin gabe. Gazteen gustukoak gertatu eta helduagoek ere protestarik gabe entzungo dituzten kantuak baitaude lan honetan. Hamar abestiak konturatu ere egin gabe pasatu eta play botoiari berriro sakatzeko gogoa izatea ez da seinale txarra!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.