MUSIKA

Diana Krallek Donostiako Jazzaldian joko du uztailaren 28an

Uztailaren 24tik 28ra egingo da 48. aldia, eta antolatzaileek baieztatu dute Pharoa Sanders, Dave Douglas, Steve Swallow, Steps Ahead, Hiromi, Youn Sun Nah eta Gregory Porter ere arituko direla.

Igor Susaeta.
2012ko abenduaren 17a
15:59
Entzun

Gaur egungo jazzaren divetako bat da Krall (Kanada, 1964). Abesteaz gain, pianoa ere jotzen du, eta generoan ezohikoa den disko kopurua saldu du. Baina bere errepertorio propioa osatzeaz gain, tarteka jazzaren obra ahaztezinen bertsioak ere interpretatzen ditu.

Sandersen emanaldiak ere ikusmina piztuko du. Izan ere, saxofoi jotzaile estatubatuarra inoiz ez da Donostian aritu. 26an joko du askoren esanetan munduko saxo tenore onenetakoa denak.

Eta Jazzaldiaren inaugurazio egunean Gregory Porter abeslaria igoko da oholtzara. Jazz Times eta All About Jazz aldizkarien ustez, jazzean etorkizun oparoena duen bokalista da. 41 urte baino ez ditu, eta kalean bi disko: Water (2010) eta Be Good (2012); biak ala biak Grammy sarietarako hautagaiak izandakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.