kultura

Dokuklik bilatzailean XIII-XX. mende arteko sei milioi agiri eta bi milioi irudi

Jaurlaritzako Kultura Sailak jarri du abian.

2012ko apirilaren 17a
15:25
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dokuklik agiri historikoen bilatzailea jarri du martxan da, eta EAEko artxibo publiko eta pribatuen sarea sartu du bertan. Webguneak XIII. mendetik XX. mendera arteko sei milioi agiri erreferentzia ditu, eta horiekin lotuta 2,5 milioi irudi digital inguru daude —ekainerako, hiru milioi—. 

Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, Jose Luis Iparragirre Ondare Kulturalaren zuzendariak eta Borja Aginagalde Iragi ondare dokumentalaren zentroaren zuzendariak aurkeztu dute Dokuklik gaur, Bilbon.

Haien arabera, egitasmoa 150 erakunde publiko, fundazio, familia eta norbanakori esker gauzatu ahal izan da, "uste izan dutelako kultura ondarea osatzen duen dokumentazio guztia biltzea guztion lana dela eta herritar guztien esku jarri beharra dagoela".

Kultura Sailak 1.200.000 euro eman ditu proiekturako. Irargi arduratu da arlo teknikoaz.

Musika artxiboen egitasmoa hasia dute eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.