Donostia 2016 Fundazioa abian da

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak estatutuak adostu dituzte

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Donostia 2016ko erakunde arteko batzordeak kultur hiriburutza kudeatuko duen fundazioaren estatutuak onartu zituen hilaren 17an eginiko bileran. Proiektuaren atzean dauden hiru erakundeek hitzartu zituzten:Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. Fundazioaren helburua «Donostia 2016ko Kulturaren Europako Hiriburuaren proiektua eta horren estrategia koordinatzea, plangintza egitea eta kudatzea». Fundazioaren estatutuetan, kontuan hartu dute Espainiako Kultura Ministerioko ordezkari batek bertan parte hartzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.