Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren batzorde instituzionalak fundazio bat eratzea onartu du, «hiriburutza kudeatu ahal izateko». Haien ustez, «abantaila juridikoak zein kudeaketa abantailak» emango dizkie fundazioak, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza Fundazioa izena jarri diote. «Proiektu honetara ondoen egokitzen den egitura administratiboa da: malgua, konplexua eta denboraz mugatua». Era berean, jakinarazi du Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministerioei batzordearen bileretan parte hartzeko «gonbidapen formala» egingo diela, «proiektuan izango duen parte hartzea zehazte aldera».
Batzordeak, gainera, alde batera utzi du, oraingoz, sarrera berriei buruzko erabakia». Hortaz, adierazi du «sentitzen duela» batzorde instituzionalean «eman ez den eta emango ez den eztabaida mota baten ondorioz» pertsona batzuei kalte egin baldin bazaie. Izan ere, joan den ostegunean komunikabide batzuek argitaratu zuten Jon Maia erakundeko aholkulari izango zela.
Donostia 2016k fundazio bat eratzea onartu du, «hiriburutza kudeatzeko»
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministerioei bileretan parte hartzeko gonbita egingo dio fundazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu