Donostia 2016n parte hartuko du Espainiako Kultura Ministerioak

Madrilgo gobernuak baieztatu egin du fundazioko kide izango dela, baina ez du zehaztu zenbat diru jarriko duen

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak Donostia 2016ko instituzio arteko batzordean parte hartuko du, eta aste gutxiren buruan kultur hiriburutza kudeatzeko osatuko den fundazioan ere parte hartuko du Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin. Espainiako Gobernuak ez du zehaztu, ordea,zein izango den bere ekarpen ekonomikoa.

Espainiako Kongresuko Kultura batzordeak gaur jorratuko du Donostia 2016ren gaia Odon Elortza alkate ohi eta diputatuak eskatuta. Elorzak eskatu zion gobernuari zehaztu zezan nola parte hartuko duen kultur hiriburutzaren batzordean.

Efe albiste agentziak aurreratu duenez, Espainiako Gobernuaren asmoa ez da kultur hiriburutza sustatzeko hitzarmenak sinatzea, baizik eta «horretarako sortu diren instituzioetan parte hartzea».

Bestalde, Eva Salaberria Donostia 2016 bulegoko kudeatzaileak baieztatu du 2020ra bitarteko aurrekontua 72 milioi eurokoa izango dela. Aurrekontu osoaren %75 instituzio publikoek osatuko lukete, Salaberriaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.