Europako instituzioek iazko ekainaren 28an hartutako erabakia berretsiko dute etzi Bruselan, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatuko dute. Horren bezperan, baina, Ainara Martin Donostia 2016 Bulegoko zuzendari artistikoak dimisioa ematea erabaki du. Eva Salaberria proiektuaren zuzendari gerenteak adierazi du «arrazoi pertsonalengatik» utzi duela kargua Martinek.
Salaberriaren ustez, «natural» hartu behar da erabakia. «Halako prozesu batean ikusiko dugu jendea etortzen eta alde egiten». Halere, Martinek «lan bikaina» egin duela nabarmendu du. Santi Eraso aurreko zuzendari artistikoaren laguntzaile gisa hasi zen 2009an, eta iazko abendutik zegoen Martin karguan. 34 urte dauzka, eta Arte Ederretan lizentziatua da. Erresuma Batuan bizi izan zen, eta Europako hainbat tokitan lan egin zuen etxera bueltatu aurretik.
Donostia 2016ren zuzendari artistikoak dimisioa eman du
Ainara Martinek «arrazoi pertsonalak» direla-eta utzi du kargua, hiriburutzaren berrespenaren atarian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu