Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldia. SOSLAIA. Agnes Varda

Donostia saria begiratzeko modu bati

BERRIA.
mikel lizarralde
2017ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Argazkilari izaki lehendabizi, Agnes Vardak (Ixelles, Belgika, 1928), beti izan du begian tresna nagusia, fikzioa, film laburrak eta luzeak, nahiz dokumentalak egin dituenean. Eta begirada propio hori saritzeko asmoz emango diote gaur Donostia saria.

Vardak Artearen Historia ikasi zuen Parisen, eta 1948an, 20 urterekin, TNP Theatre National Populaire-ko argazkilari bilakatu zen. 1954an bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen, bere patioan bertan, eta, ondoren, Txinari eta Kubari buruzko hainbat erreportaje egin zituen. Baina argazkilaritza gustatuta ere, zinema ere maite zuen —gehiago maite zuela ere esan izan du—, eta Sete hirian irudi batzuk filmatzen ari zela, zinemara jauzi egitea erabaki zuen.La Pointe Courte (1955) izan zuen bere lehenengo filma, eta Cine-Tamaris konpainia txikia sortu zuen hura ekoizteko.

Nouvelle vague mugimenduaren aitzindaritzat jo zuten Vardaren lehen lana, eta hurrengo lanak ere korronte hari lotuta agertu ziren, nahiz eta Vardari berari ez zitzaion gehiegi gustatu hori: «Izena oso berandu jarri zioten, eta zinemagile asko biltzen zituen. Han zeuden Cathiers-eko kritikoak, baita espiritu libreak ere... Alain Resnais, Jacques Demy, Chris Marker, ni neu... izen beraren azpian bildu gintuzten, baina ez ginen talde bat».

Vardak zuzendutako lanen artean daude Lions Love (...and Lies), Cleo de 6 à 7, Le bonheur,Black Panthers eta Les Glaneurs et la glaneuse.

Vardak Ohorezko Oscar saria jasoko du azaroaren 11n, bere zinema ibilbide osoaren aitorpen gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.