kulTURA

Donostia Zinemaldiko sarrerak bihartik aurrera salgai

Programazioa ikusgai egongo da gaurtik jaialdiaren webean.

2009ko irailaren 12a
15:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako 57. Zinemaldiko saioetarako sarrerak igande honetako 9:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai, toki hauetan: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal zentroko leihatiletan, Servikutxan, Telekutxan eta Interneten (www.sansebastianfestival.com eta www.kutxa.net).

Aurten Interneten berritasun bat egongo da: ordainketa egin baino lehen sarrera guztiak bildu ahal izango dira eta, horrela, % 20ko deskontua lortuko da hamar sarrera edo gehiago erostean.

Programazioa ikusgai egongo da gaurtik Zinemaldiaren web orrian: www.sansebastianfestival.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.