Donostiako Eureka! Zientzia Museoan jakinarazi dute, gaur goizean, zeintzuk izan diren irabazleak.
Txema Garcia Amianok hitz egin du TGA+Asociados estudioaren izenean, eta adierazi du helburu zehatza duela haien kartelak: Zinemaldiaren beraren protagonismoa azpimarratzea. "Izan ere, Zinemaldia kontsolidatuta dago, jaialdi heldua da, badu nahikoa oihartzun, eta ez du bestelako elementu gehigarririk behar identifikatzeko". Horregatik, apaindura gutxiko kartel soil baten aldeko apustua egin dutela nabarmendu du. "Estruktura erabakt tipografikoa dauka kartelak, eta irudi sendoa transmititzen du. Oso gurea da".
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria ere mintzatu da, eta jakinarazi du Zinemaldia bera eta Donostia 2016 Bulegoa proiektu bat lantzen ari direla, eta laster emango dutela horren berri.