Agertoki bat baino gehiago egongo dira uztailaren 2an Iruñeko Ziudadelan, eta haietan hainbat kanta eskainiko ditu Enrique Villarreal Drogas-ek, beste hainbat artistaren laguntzarekin.
Drogasek hiru urtean egin duen biraren amaiera izango da kontzertua, eta Iruñeko Udalaren babesa izango du. Prentsaurrekoan esan dutenez, festa handia izango da, eta hainbat artista gonbidatu izango dira: adibidez, Fito Cabrales (Fito & Fitipaldis) eta Carlos Tarque (M Clan). Barricadarekin sortutako kantuak ez ezik, Txarrenarekin egindakoak, La Venganza de la Abuelarekin sortutakoak eta bakarka daraman bidekoak joko ditu. Grabatu egingo dute, eta CDa eta DVDa argitaratuko dituzte.
Agertoki batean, akustikoan joko dituzte abesti batzuk; bigarren agertokian, memoria historikoarekin lotutako kantak joko ditzute, eta hirugarrean, gainerakoak. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Blackizar.com webgunean.