Duela 150 urte jaio zen Pepe Artola idazle umoretsua

Irakurlearen irribarrea eta barre algara eragiten asmatu zuen, batik bat bere bertso eta antzerki lanekin

Juan Luis Zabala
2014ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pepe Artola idazle donostiarra (1864-1929) jaio zenetik 150 urte izango dira bihar, urtarrilak 4. Umore handiko bertsoak eta antzerki lanak idazteagatik nabarmendu zen batik bat. Lanbidez etxe apaintzailea zen, baina kulturarako zaletasun eta pasio handikoa. 18 urte zituela hasi zen askotariko idazlanak argitaratzen: ipuinak, bertsoak, antzerkia… Aktore lanetan ere aritu zen, Marzelino Soroarekin hasita, eta kantari ere bai, Orfeoi Donostiarrean. Garai hartako musikariei lagundu zien letrak idazten, Jose Maria Usandizagari adibidez, Mendi-mendiyan opera ezagunean.

Bizi zelarik, zortzi antzerki obra eman zituen argitara: Legorreko arrantzalia (1898), Bixente (1901), Praishku (1902), Sabiroya (1903), Pello Kirten (1906), Joxepa eta Bittori (1909), Mocha erriyan (1923) eta Mari Iñaxi nerea (1921). Haren bertsoak Auspoa bilduman argitaratuta daude, bi liburutan: Ustez laguna detan eta beste bertso asko (1961) eta Ustez laguna detan (2006). Artolaren lanak irakurgai daude www.euskaraz.net webgunean eta Bertso eta Olerkien Hemeroteka atarietan. Emeterio Arresek Aiton baten eriotza bakarrizketa eskaini zion 1898an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.