Diskogintza (II). Autoekoizpenaren hautua egiten duten taldeak

Duintasun kantu bat

Diskogintzaren industria krisialdian sartu zenetik, geroz eta gehiago izan dira diskoetxe batekin lan egiteko aukera izanik ere diskoak euren kabuz, autoekoizpenaren bidetik, plazaratu dituzten musikariak.

gorka erostarbe leunda
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Ezda kontu berria autoekoizpena. Do it yourself punk leloak eta rockaren etorrerak hauspoturik, 80ko hamarkadan hasi zen eraikitzen Euskal Herrian autoekoizpenaren bidea, nahiz eta orduan bai teknikoki eta baita ekonomikoki ere gaur egun baino zailagoa izan. Egun, ordea, teknologia berriek asko erraztu dute nork bere diskoa grabatzea eta kaleratzea. Diskogintzaren krisialdia baliaturik, musikari eta talde asko ari dira autoekoizpenaren alde egiten. Horietako asko hasiberriak dira, musikaren plazan lekutxo bat lortu nahi dutenak, baina azken urteetan badago berritasun bat, arreta eman duen gertaera bat. Geroz eta gehiago dira ohiko diskoetxeekin lan bat argitaratzeko aukera izanik, autoekoizpenera jo dutenak, hau da, ibilbide oparo eta kontrastatua izanik ere, euskal musikaren plazan izendunak izanik ere, autoekoizpena hautatu dutenak.

Metak diskoetxea desagertu zenetik Fermin Muguruzak berak sorturiko Talka zigiluarekin kaleratu ditu lan guztiak, adibidez. Joseba Tapiak ere bere kabuz plazaratu ditu Real Politik (2006) eta Eta tira eta tunba (2010). Askoz gehiago ere badira. Jarraian datozenek ere (Kerobia, Zea Mays, Mikel Urdangarin eta Gose) euren ibilbideko uneren batean autoekoizpenera jotzeko erabakia hartu dute. Guztiek aipatzen dute «duintasun kontu» bategatik egin dutela. Duintasun kantu bat da autoekoizpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.