Musika. Herabe

'Egiari zor'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñerriak metal eta hardcore doinuekin duen harremana aztertzekoa da. 2014an Nafarcore elkartea sortu zutenetik ikusgarritasuna irabazi dute taldeek. Zerrenda nahiko luze eta interesgarriaren parte da Herabe boskotea. Azkenik, iritsi da haien estreinakoa: Egiari zor. Hamabi kantu eta hamaika mezu zuzen jasotzen ditu. Proposamenaren balantzak, berriz, metal pisutsurantz egiten du. Thrash zein groove metal zartakoak gustuko dituzte. Taldeari izena ematen dion abestiarekin batera, Nora goaz?, Atea ireki da eta Etorkizunik gabeko gizaki dira indartsuenak. Beste erritmo batzuk ez dituzte baztertu, gauzak argi esateko modua bezala. Matxirulo da horren eredu. Soinua hobetu daitekeen arren, aurreneko oldarraldiak badu berea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.