Kargu honen eginbeharra izango da komunkazio tresna eta protokoloak garatzea. Horrez gain, kanpo harremanez ere arduratuko da, tokiko zein nazioarteko erakunde ezberdinekin sareak sortuz. Fundazioaren helburuak ere bete beharko ditu, profesional aurreko heziketan laguntza eskaintzea edota musika balioak sustatzea esaterako.
Hautagaiek uztailaren 15a bitartean izango dute euren proiektua aurkezteko aukera, bertan Fundazioarekiko duten ikuspegia eta garatu nahi duten plagintza azaldu beharko dute. Zuzendaria Fundazioaren Patronatuaren menpe egongo da, eta hau Eusko Jaurlaritzako Kultura, Politika, Hizkuntza zein Ekonomia eta Ogasuna sailetako bozeramaileek osatzen dute.
Hautaketa irizpideak
Lanpostua eskuratzeko beharrezkoa da unibertsitate ikasketak edukitzea. Musika kudeaketan eskarmentua izatea ere kontuan hartuko da, gutxieneko hamar urteko ibilbidea eskatuz. Egitasmo berrien diseinu eta garapenerako gaitasuna ere neurtuko da, eta hizkuntzei ere garrantzia emango diete: euskararen, gazteleraren eta ingelesaren goi mailako ezagutza beharrezkoa da, eta frantsesez jakitea biziki baloratuko da.