Egon Schieleren lanak erakutsiko ditu urrian Guggenheim museoak

Espresionismoaren ordezkari gorentzat joa da, nahiz eta lanik gehienak hamar urtean egin, gazterik hil zelako

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Bilboko Guggenheim museoak Egon Schiele artista espresionistaren (Tulin, Austria, 1890-Viena, 1918) ehundik gora lan erakutsiko ditu udazkenean eta neguan, Vienako Albertinaren bildumakoak. Egon Schiele. Vienako Albertina Museumeko obrak izango du izenburu erakusketak.

Nahiz eta gazterik hil eta urte gutxi egin lanean, espresionismoaren ordezkari gorentzat joa da Schiele. Ia 3.000 lanek osatutako obra aberatsa utzi zuen: 2.500 lan paper gainean eta 330 margolan zur eta mihise gainean. Lanik gehienak 1908 eta 1918 artean egin zituen. Erakusketan artistaren hastapeneko lanak ikusteko aukera izango da, Vienako Arte Eder Akademiako ikasle izan zen garaikoak. Hurrengo lanetan Gustav Klimten eta modernismoaren eragina igartzen da. Azken urteetakoetan, berriz, naturalismoa atzean uzteko ahalegin bat nabari da.

2012ko urriaren 2an zabaldu eta 2013ko urtarrilaren 6an itxiko dute erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.