Elena Asins artistak irabazi du Arte Plastikoen Espainiako Saria

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elena Asins artistak irabazi du Espainiako Arte Plastikoen Saria, Kultura Ministerioak ematen duen sari garrantzitsuena. Espainiarra da Asins (Madril, 1940), baina Azpirotzen, Nafarroan, bizi da azken hogei urteetan. Epaimahaiaren arabera, «haren obraren konplexutasunagatik eta haren ibilbidearen koherentziagatik» eman diote Asinsi saria.

Artistak 40tik gora bakarkako erakusketa ditu eginak, eta hainbat liburu argitaratuak. Orain erakusketa antologiko bat du ikusgai Madrilgo Reina Sofia museoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.