KULTURA

Elias Kerejeta zinema ekoizlea hil da

Hernanikoa zen, eta atzo zendu zen, Madrilen, 78 urte zituela. Han gordeko dituzte haren errautsak.

2013ko ekainaren 10a
11:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Elias Kerejeta zinema ekoizlea atzo goizean hil zen, Madrilen, 78 urte zituela. Hernanikoa zen sortzez, eta Realean aritu zen 1952 eta 1958 artean, baina kirol profesionala utzi eta zinemagintzan hasi zen.

1963an, bere ekoizpen etxea sortu zuen, Querejeta PC, eta 50 film baino gehiago egin zituen. Arrakasta izan zuten horietako batzuek, El espíritu de la colmena (1973) eta Los lunes al sol (2002) pelikulek esaterako.

Dozenaka sari irabazi zituzten Kerejetak eta hark egindako hainbat filmek. Esaterako, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zuen El espíritu de la colmena-rekin, eta Espainiako zinemagintzako film onenaren Goya saria Los lunes al sol-i esker.

Madrilen gordeko dituzte haren errautsak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.