Hogeitabigarren urtez egingo dute aurten dFeria arte eszenikoen jaialdia Donostian. Donostia 2016 hiriburutza programarekin lotura estuagoa izango du aurtengoak, eta Tabakalera kultura garaikidearen zentroa ere hainbat obrentzako agertoki bihurtuko da. Viktoria Eugenia antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz aretoa eta Intxaurrondoko kultur etxea ere antzezlanen eta dantza emanaldien gune ohiko izango dira egun horietan.
40 ikuskizunetatik ia erdiak Euskal Herrian bertan ekoitziak izango dira, eta gainerakoak nazioartekoak, Espainiakoak eta Hego Amerikakoak horietako asko. Euskaraz emango diren obrak honako hauek dira: Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz kanpo,Tanttakaren Muxua, Kukairen Oskara, Tartean-en Zergatik, Jamil?, eta En2do-ren Kitto, nik utziko zaitut.