Musika

Ellis Marsalis omenduko du Donostiako Jazzaldiak

Pianista estatubatuarrak Donostiako jazz jaialdiaren sari nagusia jasoko du aurten.

Ellis Marsalis. BERRIA
mikel lizarralde
2016ko ekainaren 28a
13:16
Entzun

Jazz musikari familia handi baten aitapontekoa da Ellis Marsalis (New Orleans, AEB, 1934). Izan ere, haren semeak dira Wynton eta Brandford Marsalis jazz jotzaile ospetsuak, baina baita Delfeayo, Jason eta Ellis Jr. ere.

Nolanahi ere, Ellis Marsalisek berak ere pisu handiko ibilbidea egin du 1940ko hamarkadan New Orleanseko musika giroan sartu zenetik. 1950eko hamarkadan hasi zen nabarmentzen, nahiz eta bere hirian nagusi zen jazz estilotik urrundu eta nahiago zuen Charlie Parker eta Dexter Gordon be boparekin egiten ari ziren iraultza.

Marsalis musikari gisa nabarmendu da, baina batik bat musikaren eta jazzaren hezkuntza arloan egindako lana aitortu izan diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.