Hiru saio besterik ez dira falta, Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketakofinal-zortzirenak amaitu, eta final-laurdenetan, jada erabakitakoez gain, zein bertsolari egongo diren jakiteko. Joan den asteburuko saioetan, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso gailendu ziren, hurrengo faserako txartela ziurtatuz.
Larunbatean, 300 bat lagun elkartu ziren Eibarko Coliseo antzokian. Elustondok 516 puntu lortu zituen, saio indartsu eta ausarta egin eta gero. Haren atzetik geratu ziren Iñaki Gurrutxaga (495.5), Agin Rezola (491), Felix Zubia (464.5), Jokin Labaien (449) eta Iker Osa (442.5).
Igandean, leporaino bete zuten Lazkaoko Areria kulturgunea 400dik gora lagunek. Saio txukuna osatu zuten han elkartutako bertsolariek, baina alde dezentez eskuratu zuen Beñat Lizasok lehen postua. Arrazoiketan nahiz joskeran erakutsi zuen trebeziagatik, 480.5 puntu bildu zituen. Nahikari Gabilondo geratu zen bigarren postuan, 469rekin; Iban Urdangarin (461), Unai Muñoa (454), Adur Gorostidi (432,5)eta Beñat Iguaran (415,5) atzetik zituela. Bosgarren saioa datorren larunbatean izango da, Elgoibarko Herriko antzokian, 17:30ean.
Elustondo eta Lizaso pasa dira final-laurdenetara
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren barruan, asteburuko bi saioetan nagusi izan ziren, Eibarren eta Lazkaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu