'Emak Bakia Baita' filma saritu dute Brasilen

2013ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita filmak beste sari bat eskuratu du. Alcancesko (Espainia) jaialdian joan den astean sari nagusia eskuratu ostean, asteburuan Fortalezako (Brasil) Ceara zinema jaialdian lau sari eman dizkiote: film luze onena, kritikaren saria, unibertsitatearena eta musika onena. Alegriaren filmak 10.000 euroko saria ere jaso du. Zinemagilea ez da egon Brasilen, AEBetan ari baita filma aurkezten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.