'Emak Bakia Baita' filma saritu dute Kanadan

Montrealgo RIDM Dokumental jaialdian jaso du saria Oscar Alegria iruindarraren lehen film luzeak

Inigo Astiz
Iruñea
2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estreinatu zutenetik, jaialdi askotan izan da Oscar Alegria zinemagile iruindarraren Emak Bakia Baita filma. Man Ray artistak Bidarten (Lapurdi) bere pelikuletariko bat grabatzeko erabilitako etxearen bilaketa kontatzen du lanak, eta kritika onak jaso, eta publikoaren harrera ona izan zituen, besteak beste, Donostiako Zinemaldian. Orain heldu zaio lehen saria. Epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Montrealgo RIDM Dokumental jaialdian (Kanada).

120 film ziren lehian, eta Alegriaren lanaren «ausardia» nabarmendu du epaimahaiak. «Oso trama aberats eta malgua sortzen du pelikulak, eta, horri esker, batu egiten dira egilearen begirada poetikoa eta mundu materiala».

Bartzelonako L'Alternativa jaialdian izango da filma hil honen bukaeran, eta Iruñeko Ikuspuntu jaialdian otsailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.