zurriolako butaka

Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta izan dira 'Zurriolako butaka' saioan

Angel Aldarondo BERRIAko kritikariak eta Gorka Bereziartua 'Argia'-koak ere parte hartu dute. Bideoa: 'Izenik gabe, 200x1330' dokumentalaren elkarrizketa. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1882/[/berriatb]

2013ko irailaren 23a
08:33
Entzun

Izenik gabe: 200x133 Jose Luis Zumeta margolariari buruzko dokumentalaren egile Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta izan dira gaur Zurriolako butaka saioan, 11:00etatik aurrera. Una esvástica en el Bidasoa dokumentalari buruzko erreportaje bat ere ikusgai izan da, eta Lide Ferreira Hitza-ko kazetariak lehen balorazioa egin du Asier ETA biok filma ikusi ondotik. Halaber, Angel Aldarondo eta Gorka Bereziartua BERRIA eta 'Argia'-ko kritikariek ere hartu dute parte.

BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia BerriaTBko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, [email protected] helbide elektronikoa erabilita, edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.