Eñaut Martikorenak irabazi du 44. Osinalde Saria
BERTSOLARITZA. Joan den larunbatean jokatu zen 44. Osinalde Sariaren finala, Gabirian (Gipuzkoa), eta Eñaut Martikorena hernaniarra izan zen onena, epaileen iritzian. Bigarren sailkatu zen Eneritz Artetxe (Azkoitia), eta Gemma Urteagari (Ordizia) eman zioten bertso onenaren saria. Hiru kanporaketa eduki ditu sariketak, eta, guztira, hemezortzi bertsolarik parte hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu