Eneko Lazkoz Nafarroako txapelketako finalaurrekoetan izango da

Etxarriko bertsolaria nagusitu zen igandean Iturenen, eta Aimar Karrika sailkatu zen bigarren

Erredakzioa
Iruñea
2013ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren barruan, Eneko Lazkozek irabazi zuen igandean Iturengo udaletxeko ganbaran jokatu zen kanporaketa. Lazkozek nagusitasun handiarekin irabazi zuen, 357 puntu eskuratuta —orain arte jokatutako lau kanporaketetako puntuaziorik handiena da—, eta jarraian sailkatu ziren Aimar Karrika (324,5), Iñaki Aleman (315,5), Ioar Tainta (301,5), Egoitz Gorosterrazu (300,5) eta Alazne Untxalo (298,5). Orain arte jokatutako kanporaketen artean parekatuenetako bat izan zen Iturengoa.

Larunbatean jokatutako kanporaketan, Julen Zelaieta sailkatu zen zuzenean finalaurrekoetarako. Aurreko asteburuan jokatutako bi kanporaketetan, berriz, Xabier Silveira eta Migel Mari Elosegi Luze sailkatu ziren zuzenean finalaurrekoetarako. Hurrengo larunbatean jokatuko da azken kanporaketa, Zubirin, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute: Oskar Estangak, Ander Fuentes Itturri-k, Ainhoa Aranburuk, Iban Garrok, Joxema Leitzak eta Unai Uberetagoenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.