STING

'Englishman' baten kanturik arrakastatsuenak

Noiz: Ostegunean, ekainaren 1ean, 22:00etan. Non: Bilbo Arenan.

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Barakaldoko BECen (Bizkaia) jo eta hamahiru urtera, Sting musikari ingelesa Bilbon izango da datorren astean, Europan barrena egiten ari den My Songs 2023 biraren barruan. Biraren izenak dioen moduan, haren ibilbide osoko kantuak joko ditu emanaldian, baita The Police taldearenak ere. 1977tik 1986ra aritu ziren hirukotean —berriro elkartu ziren 2007an eta 2008an—, eta Stingek 1985ean abiatu zuen bere bakarkako bidea, The Dream of the Blue Turtles diskoarekin. Ordutik, beste hamalau lan kaleratu ditu.

2021ekoa du diskorik berriena: The Bridge pop-rock lana. Haren aurrekoa da, hain zuzen, My Songs bilduma. Hamabost kantaren bertsioak ditu: If You Love Somebody Set Them Free, Every Breath You Take, Can't Stand Losing You, So Lonely, Englishman in New York...

Sarrera batzuk salgai daude oraindik, 90,50 euroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.