Anari
'Epilogo bat'
Diskoetxea: Bidehuts.
Engainagarriak gertatzen dira disko batzuk bere txikitasunean. Anariren azkena horietako bat da. Sei kantu baino ez dira, aski azkoitiarraren alderik inspiratuena erakusteko, Autodefinitua-n adibidez. Badakizu, edozein unetan gainezka egin behar duen baretasun hori, diskurtso politintimista hori. Sei kantu nahiko dira, besteak beste, Piromania-ren edertasun elektrikoa agerian uzteko edo Epilogoa-ren pop-rock onirikoarekin beste dosi bat behar duzula ebazteko. Hori kantu puska. Anari, bikain, eta musikariak, bikain. Ez zait iruditzen, inondik inora, disko txikia; laburra bai, agian, baina ez txikia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu