Epilogo luze bat ikusi ezineko obra osoari

Leteren poesiaren azterketa batekin ixten du Izagirrek antologia. Horretarako, ezin izan du erabili KM liburutegian dagoen Leteren artxiboa. Epilogo horretan, Letek Rilkeren eta Ribaren lan zenbait plagiatu zituela dio.

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Donostia
2017ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Epilogoaren azken esaldia: «Koldo Izagirre. 2017 urriak 20. Uztailaren 21ean eskabidea bete nuen KM Liburutegi publikoak Xabier Leteren funtsa ikusteko. Ez zait erantzunik heldu». Uztailaren 21ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleriarekin hitzartu zuen Izagirrek artxibo hori aztertzea. Azterketa hori egin gabe argitaratu behar izan du Elurra ikusi dut antologia. «Gaur bertan deitu dit Telleriak, erantzunik ez jaso izana berak hala nahi ezta gertatu dela esateko. Sinesten diot», zioen atzo Izagirrek berak, prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoko azken esaldiak, entzuleen artetik: «Aipatu duzun KMko funts horretan bada oraindik sailkatu eta ikertu gabeko materialik. Egunsentiaren esku izoztuak da argitara eman zuen azken lana, eta idazten segitu zuen. Gaur egun, ez Gipuzkoako Aldundiak, ez KMkoek, ez gukez dakigu lan argitaragabe hori KMn dagoen ala ez. Eta hark publikatu egin nahi zuen. Izenburua ere jarria zion: Herbestea». Joxeanjel Irigarai idazle eta Pamiela argitaletxeko kideak esanak dira.

Plagioaren puntuaz

Antologiak bi zatitan banatutako epilogo bat dauka. Lehen zatian, Letek poesiarekin izan zituen harremanak agertzen dira. Bigarrengoan, Leteren poesiaren nondik norakoak. Bederatzi puntuko bat Xabier Leteren oroiz izenekoan puntu delikatuenetako bat, zalantzarik gabe, LetekZentzu antzaldatuen poemategia liburuan —Euskaltzaindia-BBKren Felipe Arrese-Beitia saria jaso zuen— Rainer M. Rilke eta Carles Riba poeten aleak plagiatu ote zituen aztertzen duenekoa da.«Orain urte batzuk iritsi zitzaidan, beste idazle eta kazetari mordoxka bati bezala, Rainer M. Rilkeren eta Carles Ribarenzenbait poemaren gaztelaniazko itzulpena», idatzi du Izagirrek epilogoan, plagioarena zenbait girotan zabaldutako hipotesia zelaadieraziz. «Guztira, eta nik estropezuz atzeman dudana gehituz, Zentzu antzaldatuen poemategia-ko VII eta VIII. poemak Carles Ribarenetik hartuak dira, eta XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. poemak, Rainer M. Rilkerenetik», atera du ondorioa. Liburu hori argitaratu zioten urte berean, 1992an, Ereinek Biziaren ikurrak argitaratu zion Leteri; Rilkeren eta Ribaren lanak ageri dira hor ere. «Nahiago nuke Lete aipatu orduko plagio hitza pozik, morboz, tristuraz edo sumindurik ahotan hartzen duten guztiak oker baleude», dio Izagirrek.

Azken oharra: abenduaren 20an, Koldo Mitxelena kulturunean, Izagirrek hitzaldia emango du, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.