Arkitektura ez dela soilik eraikin baten kanpoko itxura, hura eusten duen hezurdura ere badela erakutsi nahi du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak.Eraikin ororen egiturak proiektu bat, kalkulu batzuk eta eraikuntza lan bat ditu atzean, eta diseinu lan konplexu eta berritzaileak behar izan dituzte hainbatek. Hainbat eraikin esanguratsu aukeratu, eta bakoitza eraikitzeko prozesuak agertzen ditu Estrukturaren funtzio arkitektonikoa erakusketak. Atzo zabaldu zuten, eta hilaren 27ra bitarte izango da ikusgai, Iruñeko Gotorlekuko Arma Gelako teilatupean.
Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka Nagusiaren eraikina; Bilboko Isozaki dorreen Atea; edo Bartzelonako Liceu antzokia eta Pedrera etxea zaharberritzeko egitasmoak, Agbar dorrea nahiz Hotel Arts eta Forum eraikinak daude erakusketak agertzen dituen 40 proiektuen artean.
Erakusketaren osagarri, hainbat hitzaldi antolatu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, BOMA enpresarekin elkarlanean. Bartzelonako enpresahorrek arkitekto askorekin egin du lan, 7.000 proiektutan aritu da gaur arte, eta Bilbon ere badu egoitza.Eraiki dituen hainbat lanen konplexutasunagatik, arkitekturaren eta ingeniaritzaren alorrean erreferente bihurtu dela nabarmendu du elkargoak.
Erakusketaren osagarri, arkitektura egituren diseinu eta kalkuluan adituak diren BOMAko bi kideren eskutik hitzaldiak izango dira bihar, hilaren 16an eta 23an, guztiak 19:00etan eta erakusketaren leku berean. Robert Brufau eta Diego Martin arkitektoek egituren diseinuan mugarri izan diren proiektuen inguruko gainbegiratua eskainiko dute biharko hitzaldian. Hilaren 16an, Zutabeak airean izenburupeko hitzaldia eskainiko du Brufauk. Kanpotik eta azpitik tenkatzean datzan egiturak diseinatzeko estrategia «inteligentea» azalduko du adituak. Azken hitzaldian Euskal Herriko hainbat lan aurkeztuko ditu Martinek, tartean, Bilboko Isozaki dorreak, Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka Nagusia, Donostiako Onkologikoa edo Gasteizko hainbat eraikin prefabrikatu.
Eraikin ezagunen hezurdura aztertuko dute Iruñean
Hainbat proiekturen inguruko erakusketa bat eta hitzaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu